"Nire futbol ibilbidean bizitako anekdotak kontatu ohi ditut. Esaten dudan guztia benetan gertatutakoa da. Umore puntu batez esplikatu ohi ditut bizipen hauek, eta jendeak gustora entzuten ditu. Normalean, futbolari batek kontatzen ez dituen istorioak izaten ditut hizpide". Hala laburtzen du Zuhaitz Gurrutxagak saio honen funtsa. Ordubete pasatxoko iraupena duen bakarrizketa dauka prestatuta.
Sarrerak salgai daude www.sanagustinkulturgunea.net edo kulturgunean bertan, 5€tan —kultur bonoarekin sarrera doan da—.
'Euskararen espektakulue' bakarrizketa
Martxoaren 16an, zapatua, beste bakarrizketa saioa izango dugu. Oihan Vegak euskararen gainean jorratu duen 'Euskararen espektakulue', hain zuzen ere. Emanaldi horretarako sarrerak ere salgai daude aipatutako leku berberetan —bonoa dutenek doan izango dute sarrera hemen ere—. 23:30ean hasiko da eta monologoa amaitzean DJ saioa egingo du Vega berak.