Hilaren 12a izango da taldeek eta eragileek Korrikako kilometroa erosteko azken eguna

Uztarria.eus 2013ko mar. 7a, 11:34

Hilaren 13an banatuko dituzte herriko kilometroak.

Azpeitiko Korrika Batzordeak adierazi duenez, datorren martxoaren 14an hasiko den 18. Korrikari "bultzada emateko" asmoa duten herriko talde eta eragileek hilaren 12rako jakinarazi beharko dute kilometroa edo kilometro zatia erosiko duten.

Izan ere, hilaren 13an egingo dute herriko kilometroen banaketa, eta ordurako eragileak-eta lotuta izan nahi dituzte.

Azpeititik martxoaren 20an igaroko da Korrika.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide