Hazparnetik pasatu da 18. Korrika

Uztarria.eus 2013ko mar. 18a, 12:49

Zapatuan igaro zen 18. Korrika Hazparnetik eta jende ugarik hartu zuen parte euskararen aldeko lasterketan.

Pasa den zapatu gauean igaro zen 18. Korrika Hazparnetik. Jende ugarik hartu zuen parte euskararen aldeko lasterketan, eta Kanaldudek bere webgunean eskegi ditu Hazparneko zenbait bideo. 

Azpeititik asteazken honetan, hilak 20, igaroko da 18. Korrika, 22:10 aldean. Azkoitik etorriko da, gero berriz hara joateko. Asteazken arratsaldean, Korrika Txikia egingo dute ikastetxeetako ikasleek. 

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik. 5.500 lagun bizi dira Lapurdiko herri horretan. 2009ko azaroan bi herriek harremana sendotzeko konpromisoa hartu zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide