Korrikaren bukaerara, Baionara, joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2013ko mar. 19a, 11:32

Autobuserako izena eman daiteke dagoeneko Orkatz tabernan eta Sanagustin kulturgunean. Igandean, 09:10ean abiatuko da Azpeititik Baionara, eta 20:00etan izango da itzulera.

Datorren igandean, martxoak 24, bukatuko da 18. Korrika Baionan, eta hara joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Korrika Batzordeak. Horrenbestez, igandean 09:10ean abiatuko da autobusa anbulatorio aurretik, eta 20:00etan izango da itzulera. Dagoeneko eman daiteke autobuserako izena Orkatz tabernan eta Sanagustin kulturgunean.

Dena prest biharko

Bihar, asteazkena, pasatuko da 18. Korrika Azpeititik, eta hainbat ekimen izango da euskararen aldeko lasterketaren aurretik. Korrika Txikia ere bihar izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide