Aritz Arzallusi ezarritako urtebeteko kartzela zigor eskariari eutsi dio fiskalak

Uztarria.com, Berria.info 2013ko api. 3a, 17:09

Aritz Arzallus azpeitiarra Herrira zioen pankarta batean preso baten irudia erakusteagatik epaitu zuten iazko ekainean, Espainiako Auzitegi Nazionalean.

2012ko ekainean epaitu zuten Aritz Arzallus azpeitiarra Madrileko Auzitegi Nazionalean 2011ko urteko saninazioetan presoen eskubideen aldeko pankarta bat jartzeagatik. Herrira zioen pankarta erakutsi zuten protestan, Alacanteko Villena espetxeko Gotzon Aranburu azpeitiar presoaren argazkia ondoan zuela.

Fiskaltzak urtebeteko zigorra eskatu zuen orduan, eta gaur eskaerari eutsi dio, ezarritako zigorra berraztertzeko saioan. Fiskalaren arabera, "ez dauka zentzu gehiegirik" horrelako kartelak jartzea herriko jaien testuinguruan, eta "terrorismoa goratzea" egozten dio. Epaituak akusazioa ukatu zuen, argazkia jarri izanaren zergatia azalduta: "Egoera jakin baten berri emanda, pertsonalizatuta, aldarria indartu nahi nuen".

Arzallusen defentsak adierazi du ekintzok ez dutela gorazarrerik egiten, soilik Herrira zioten aldarrikapenak eta pankartak egon baitziren. Gogorarazi du pankarta Espainiako Auzitegi Nazionalak baimendutako ekitaldi batean erakutsi zela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide