Matxin III.nak eta Etxeberria III.nak irabazi dute Erremonteko Sagardoaren Txapelketa

Uztarria.eus 2013ko api. 8a, 12:24

Juaristi eta Agirrezabala eta Etxeberria III.na eta Matxin III.na, podiumean. (Oriamendi)

40 eta 33 nagusitu zen bikotea, Juaristi eta Agirrezabalaren kontra. Partidan alde handiak izan ziren bi bikoteen artean.

Zapatuan jokatu zuten Matxin III.nak eta Etxeberria III.nak Erremonteko Sagardoaren Txapelketako finala, Juaristi eta Agirrezabalaren kontra, Hernaniko Galarreta pilotalekuan.

Partida aurretik, bi bikoteek elkarren arteko parekotasuna aipatu bazuten ere, aldea nabarmena izan zen. 11 eta 3 hasi, eta alde nabarmenarekin (40 eta 33)  irabazi ahal izan zuten Matxin III.nak eta Etxeberria III.nak.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide