Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti nagusi Azpeitiko XIV. Rallysprintean

Uztarria.eus 2013ko mai. 6a, 12:29

Rallysprintaren une bat.

Zapatuan izan zen rallysprinta, eta hainbat gidarik utzi zuten proba aurreneko itzulian, arazo teknikoak zirela-eta.

Zapatuan, hilak 4, jokatu zen Azpeitiko XIV. Rallysprinta, eta Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti (Peugeot 205 F1) nagusitu ziren. Aurreneko itzulian aurrenak Aingeru eta Angel Castro (BMW M3) izan ziren nagusi.

Dena den, bigarren itzulian argi gelditu zen noren artean izango zen garaipenaren lehia: Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti (Peugeot 205 F1), Joxe Labaka eta Eli Bergara (Mitsubishi EVO V) eta Iker Gayoso eta Diego Fernandez (Mitsubishi Evo IX). 

Azken itzulian Antxustegik eta Urrestik 06:16:50eko denbora egin zuten, eta horrek eman zien proba irabazteko beharrezkoa zuten aldea. Izan ere, zortzi hamarreneko aldea atera zioten Joxe Labakari eta Eli Bergarari.

Hainbat gidarik utzi zuen proba aurreneko itzulian, arazo teknikoak tarteko. Guztira, 55 gidari ziren parte hartzekoak.

Hemen sailkapenak mailaz maila:

1. maila: Iban Agirre eta Ander Ginea (Peugeot 106).

2. maila: Egoitz eta Xabi Mujika (Saxo VTS).

3. maila: Ander Arana eta Arkaitz Kobeaga (Peugeot 309).

4. maila: Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti (Peugeot 205 F1)

9. maila: Joxe Labaka eta Eli Bergara (Mitsubishi EVO V), Iker Gayoso eta Diego Fernandez (Mitsubishi Evo IX) eta Egoi Mugerza eta Felix Elosegi.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide