Benantxio Iruretaren errautsak, Lagun Onak MB-ren egoitzan

Uztarria.eus 2013ko mai. 13a, 19:24

Benantxio Iruretaren errautsak bere argazki batekin batera jarri dituzte mendizaleen egoitzan.

19:00etan Soreasuko San Sebastian parrokian egingo den hileta elizkizuna arte han izango dituzte. Elizkizunaren aurretik pioletekin pasabidea osatuko dute hainbat mendizalek, Elizkaleko egoitzatik elizaraino.

Benantxio Iruretaren errautsak Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan dira dagoeneko. Zapatuan Aneto mendian hil zen mendizalearen senitartekoak eta lagunak Azpeitiko mendizaleen elkartean batuko dira arratsaldean zehar, 19:00etan Soreasuko San Sebastian parrokian egingo den hileta elizkizunaren aurretik.

Hileta baino lehen, pioletekin pasabidea osatuko dute hainbat mendizalek, Elizkaleko egoitzatik elizaraino, Iruretaren omenez. Elizkizunean, Xebastian Lizasok bertsoak kantatuko dituela aurreratu dute, eta elizatik irteeran aurreskua ere dantzatuko diote mendizaleari, azken agurrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide