Zapatuan irekiko dute estali gabeko igerilekua

Uztarria.eus 2013ko eka. 14a, 12:12

Bihar, zapatua, irekiko dute estali gabeko igerilekua.

Aurten, berrikuntza bezala, lau kaleko estalitako igerilekuaren ura 24 gradutara berotuta mantenduko dute. Aurreko urteetan gune horretan ura hotz zegoela-eta erabiltzaileek agertutako kexen ondorioz hartu dute erabaki hori.

Bihar, ekainak 15, zabalduko ditu ateak estali gabeko igerilekuak. Irailaren 15era arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara. Aurten berrikuntza bat izango da: lau kaleko estalitako igerilekuaren ura 24 gradutara berotuta mantenduko da. Izan ere, igerileku horretako ura hotzegia zegoela-eta, kexu ziren erabiltzaileak aurreko urteetan. 

Aurten ere uda osorako txartelak izango dira eskuragarri. Hiruhilabeteko bonoei dagokienez, seme-alabarik gabeko edota etxean bizi diren 25 urtez azpiko diru sarrerarik gabeko seme-alaba dituzten familiek 182,36 euro ordaindu beharko dute. Aldiz, 17 urte bitarteko norbanakoek 74,26 euro. 17 urtetik gorako norbanakoek 108,68 euro ordaindu beharko dute hiruhileko bonoa, eta 25 urtetik gorako ikasleek eta jubilatuek 81,51 euro. Langabetuei, berriz, 70,64 euro kostako zaie sarrera, eta familia langabetuek 118,53 eurotanm eskuratu ahal izango dute. 

Bonoa ez duten eta 17 urtetik gora dituztenek 6,10 euro ordaindu beharko dute sarrera. 17 urte bitartekoek, berriz, 4,75 euro. Eta langabe eta jubilatuek, 4 euro. 

Hemen, estali gabeko igerilekuko iazko datu batzuk:

  • Igerilekuaren erabiltzaile kopurua %20a hazi zen (2011koarekin alderatuta).
  • Igerilekua zabalik egon zen 93 egunetatik 45 eguzkitsuak izan ziren. 

  • Guztira, 36.063 sartu-irten izan ziren. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide