Enbortxori plaka, Orkatzen aldeko 20 urteko lanagatik

Uztarria.eus 2013ko eka. 16a, 12:15

Azpeitiko Orkatz Kultur Elkarteak 20 urte bete ditu, eta asteburu honetan ospatzen ari da, ekimen batzuen bidez. Atzo (larunbata) 110en bat lagunek bazkaria egin zuten Sanagustin kulturgunean, eta 20 urte hauetan Orkatzen alde "egunero" egindako lanagatik plaka bat eman zioten Xabier Arrizabalaga 'Enbortxo'-ri. Gaur (igandea) Porrotx pailazoarekin kalejira izango da 12:00etan, Orkatzetik irtenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide