Markel Olanoren hitzaldia izango da gaur Batzokian

Uztarria.eus 2013ko uzt. 3a, 12:10

Markel Olano Batzokian izango da gaur. (Mondragon.edu)

19:00etan izango da, Batzokian. Gipuzkoako egoeraren berri emango du, Batzar Nagusietako ikuspegitik.

Gaur, asteazkena, 19:00etan hasita Markel Olanok solasaldia eskainiko du Batzokian. Gipuzkoaren egoeraren berri ematen izango da alderdikideekin, Batzar Nagusietako ikuspegitik. EAJko alderdikide guztiak gonbidatuak daudela adierazi dute.

Joan den maiatzaren 5ean zen hitzaldia eskaintzekoa Olano, baina alderdikide baten heriotza tarteko atzeratzea erabaki zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide