Auzo-konposta gunea erabiltzeko ikastaroa izango da asteartean

Uztarria.eus 2013ko uzt. 15a, 12:18

Bilera Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita. Soreasuko auzo-konpostarako gunea herriguneko lehendabizikoa izango da. 

Bihar, asteartea, Soreasuko auzo-konposta gunea erabiliko duten herritarrentzat ikastaroa eskainiko dute, Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita. 

Uztailaren hasieran hasi zituzten auzo-konposterako gunea prestatzeko lanak, eta laister jarriko dute abian. Soreasukoa herriguneko lehendabizikoa izango da, eta auzoko iturri alboan dago gunea. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide