Baserritarren Eguna ospatu zen atzo herrian, Santio egunez aurten. Santio egunak saninazioen gertutasuna gogorarazten du Azpeitian, eta giroa berotzeko baliatzen dute askok. Egun osoz jai giroa izan zen nagusi, eta eguerdi artean herriko plaza eta Alde Zaharreko kaleak jendez gainezka egon ziren.
Goizitiarrenak Azpeitiko Musika Bandak eta Izarraitz Txistulari Taldeak izan ziren, goiz eresia egin zuten eta. Gero, pilota partidak jokatu zituzten Frontoi Txikian, Cesar Valverde Saria. Finalak bukatu orduko Jesus Ruiz de Argandoña Keuttin-i omenaldi beroa egin zioten. Astotegian ere jende ugari bildu zen, eskualdeko mailako ganadu erakusketan. Azpeitiarren Nafar Zuzterrak taldeak herriko plazan hainbat dantza egin zituen, Albako Dukea Nafarroa Garaia konskistatzera Iruñeara armatuta sartu zeneko 500. urteurrenean.
41. Sagardo Txapelketan 23 sagardogilek hartu zuten parte eta irabazlea Gaztañaga (Andoain) izan zen, bigarrena Lizeaga (Astigarraga) eta hirugarrena Petritegi (Astigarraga). Herriko elkarteek emandako saria Alorreneak (Astigarraga) jaso zuen.
Ardi Gazta Txapelketan, berriz, inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan da aurten: 28 gaztagile. Lehen saria, 300 euro eta garaikurra, Intxaustik (Ordizia) jaso du; bigarrena, 200 euro eta garaikurra, Otaegik (Beizama); eta, hirugarrena, 150 euro eta garaikurra, Zabaletak (Munain, Araba).
Arratsaldean, berriz, jende ugari elkartu zen urtez-urte indarra hartzen ari den kantu-poteoan.
Santio Eguneko argazkiak ikusteko egin klik hemen.