Azkenean, abuztuaren 1ean ere pilota partidak izango dira Izarraitzen

Uztarria.eus 2013ko uzt. 26a, 19:50

Jaunarena eta Barriola Ezkurdia eta Merino II.aren kontra ariko dira partida nagusian, eta Mendizabal III.a eta Merino I.a Jaka eta Rezustaren aurka, aurrenekoan. Sarrerak aurrez erreserbatzeko aukera izango da.

Saninazioetako egitarauan eskuzko pilota profesionaleko jaialdia bakarra aurreikusita bazegoen ere, San Inazio egunean ez ezik azkenean San Inazio bigarrenez ere pilotaz gozatzeko aukera izango da Izarraitz Frontoian.

Udalak gaur bertan, ostirala, baieztatu du abuztuaren 1erako ere pilota eskainiko dutela; Aspe enpresako pilotariak etorriko dira egun horretan Azpeitira. 22:30ean hasiko den jaialdian, Jaunarena eta Barriola Ezkurdia eta Merino II.aren kontra ariko dira partida nagusian, eta Mendizabal III.a eta Merino I.a Jaka eta Rezustaren aurka, aurrenekoan.

Gainera, pilota jaialdi horretarako sarrerak eskuratu nahi dituztenek erreserbak aurrez egiteko modua ere izango dute, 661259009 telefonora deituta. Egunean bertan frontoiko txarteldegian ere jarriko dituzte sarrerak salgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide