Badator Azoka Herritik

Uztarria.eus 2013ko ira. 20a, 18:12

17:00etan hasiko da igande iluntze bitartean herria eskaintza oparoz jantziko duen ekimena. Azpeitiko nahiz Urola Kostako ia 30 baserritar eta ekoizle izango dira lehen protagonistak, plazan jarriko dituzten saltokiekin. Baina azokaren lehen egunak hitzordu gehiago ere baditu.

Azoka azokaren barruan, horrela abiatuko da Azoka Herritik ekimena; herriko eta inguruetako baserritarren azoka bereziarekin, hain zuzen ere. 17:00etan hasiko da, plaza Nagusian. Han, Azpeitiko nahiz Urola Kostako ia 30 baserritar eta ekoizlek jarriko dituzte saltokiak.

Baina asteburu osoa hartuko duen azokaren lehen egunak baditu beste hitzordu batzuk ere. Hona hemen ostiral arratsalde-iluntzerako egitaraua:

  • 17:00. Azokaren hasiera.
  • 17:30. Haurrentzat jolasak: 19:30ak arte, 5-12 urte bitarteko haurrentzat jolasak prestatu dituzte. Gazteria saileko ludotekako hezitzaileen eskutan geratuko dira umeak eta Alde Zaharretik zehar egingo dituzte jolasak -gurasoei eskatzen zaie, bai hasieran edo baita kalean zehar doazela jolasetan sartu nahi badute, hezitzaileei haurren izenak emateko-. Santio kaleko parkean egingo dute zita, hortik hasteko (eguraldi txarra egiten badu Izarraitz frontoian egingo dituzte jolasak).
  • 19:00. Pintxo poteoa Alde Zaharreko tabernetan. Bertako produktuekin egindako pintxoak aterako dituzte.
  • 19:30. Itsasi Dantza Taldearen emanaldia, plaza Nagusian.
  • 22:00. Argazkilaritza tailerra, Izarraitz frontoian.

Jarraipen zabala Uztarria.com-en

Azoka Herritik ekimena bertatik bertara bizitzeko paradarik ez duenak, hasieratik bukaerara azokak zer ematen duen jakiteko modua izango du Uztarria.com-en. Asteburu osoan martxan izango da gune hau. Azpeitiko eta Errezilgo kazetari eta kazetaritza ikasle talde batek, Uztarriako kazetariekin elkarlanean, jarraipen zabala egingo diote ekimenari, Uztarria.com argazki, bideo eta erreportajeekin hornituz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide