Joan den ostiralean (urriak 11), jarri genituen Raimundo Amadorren kontzerturako sarrerak salgai. Internetez ere eskuratu daitezke sarrerak. Aurrez erosiz gero 14 eurotan egongo dira eta egunean 17 eurotan. Gasteiz, Bilbo eta Azpeitian bakarrik joko du. Gurean, azaroaren 17an, 20:00etan, eta rock, blues eta flamenkoa uztartzen dituen pertsonaia bikainarekin gozatzeko aukera izango dugu.
Kultur bonoa duzuenok sarrerak erreserbatuta dituzue. Soilik, egunean bertan lehiatilatik pasa eta bonoa erakutsi behar duzue.