Estitxu Elduaien azpeitiar kazetariak egingo dizkio galderak. Dena dela, sare bidez herritarrek aurrez galderak bidaltzeko aukera dago; galderak ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera bidali behar dira.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako irabazlea datorren urtarrileko Aho bizarrik gabe solasaldi saiora ekartzea zen gure helburua, mugimenduak egiteko tarte handirik ez genuen arren. Amets Arzallusek irabazi zuen txapela abenduaren 15eko finalean, Erniarraitz Bertsozale Elkarteko lagunen bidez egin genion Azpeitiko solasaldira etortzeko gonbidapena, eta berehala eman zuen baiezkoa.
Hendaiakoa da Arzallus –aita Goiazkoa du–, eta 30 urte dauzka.