'Aio' filma Laburbira film laburren zirkuituan sartu dute

Uztarria.eus 2014ko urt. 23a, 12:06

Martxoaren 14tik apirilaren 16ra bitartean izango da aurtengo Laburbira film laburren zirkuituaren hamaikagarren edizioa. Zazpi film laburrek osatu dute aurtengo Laburbira, eta Erabaki Produkzioak Azpeitiko taldearen Aio hamar minutu inguruko filma zirkuituan sartu dute.

Idoia Uranga, Alaitz Olaizola, Mari Karmen Borda, Pedro Otaegi, Iñigo Aranbarri, Itziar Elias, Haritz Amezua, Eki Aizpuru, Irati Lazkano eta Jon Goenaga dira Aio filmeko aktoreak, eta abendu hasieran aurkeztu zuten, Sanagustin kulturgunean. Gainera, argazki onenaren saria jaso zuen abenduan bertan Lekeitioko 36. Euskal Zine Bileran.

Natatxa Films eta Nazkau Ez!! produkzioaken bat egitetik sortu zen Erabaki ekoiztetxea, eta haien lehenengo lana  Oinaze egoitzak laburra izan zen. Iazko Laburbiran sartu zuten Oinaze egoitzak, eta Uztarriak 2012ko abenduko zenbakian Erabaki Produkzioaken eta euren lehen lanaren inguruko erreportajea kaleratu zuen.

Euskarazko ikus-entzunezko produzkioa ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberasteko helburua duen zirkuitua da Laburbira, eta emanaldi bakoitzean 2011n eta 2012an egindako zortzi ikus-entzunezko labur eskainiko dira. Tartean, Azpeitiko Erabaki ekoiztetxearen Oinaze egoitzak filma.

Erabaki Produkzioak. Sorrera: 1999. / Taldearen helburu nagusia zinema eta bideogintza indartzea da, film laburrak ekoiztuz. Aldi berean, Azpeitian dagoen hutsune eta gabezi bat betetzea nahi du, eta egindako lanak herriari erakustea. / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide