"Izagirrek ez zion ihes egin justiziari, injustiziari baizik, inkomunikazioari eta torturari"

Uztarria.com, Berria.info 2014ko ots. 4a, 17:59

Hitz horiek erabili ditu Aiert Larrarte abokatuak Olatz Izagirreren defentsa egiterakoan, 26/11 sumarioko gazteen kontrako epaiketaren azken eguneko goizeko saioan. Azken ordukoa (18:44): Bukatu da gazte mugimenduaren kontrako epaiketa. Epaileak auzipetuei azken hitza eman dienean, hala esan diote: "Gure alegatua Euskal Herrian aurkeztu zuten ostiralean 40 lagunek, eta gure herriaren gehiengoak babestu du. Ez daukagu gehiago esateko". Epaiaren zain gelditu dira, horrenbestez

26/11 sumarioan auzipetutako gazteen abokatuak banan-banan ari dira aurkezten auzipetu bakoitzaren defentsarako argudioak epaiketaren azken egunean (Hodei Iruretagoiena Berria-ko kazetariak zuzeneko kontaketa egin du); absoluzioa eskatu zuen auzipetuen defentsak joan den ostiraleko saioan.

Gaur, goizeko saioan, egin du Aiert Larrate abokatuak Olatz Izagirre Azpeitiko bizilagunaren defentsa. Segiko gazteen kontrako sarekadari ihes egin izanaren inguruan, "Izagirrek ez zion ihes egin justiziari, injustiziari baizik, inkomunikazioari eta torturari", esan du abokatuak, eta galdera hau ere bota du: "Nola da posible 300 atxiloturen eta 10 urteko ikerkeketaren ondoren, soilik 3 argazki eta 5 bilera egotea?".

18:44ak aldean bukatu da gazte mugimenduaren kontrako epaiketa, Madrileko Auzitegi Nazionalean. Epaileak auzipetuei azken hitza eman dienean, hala esan diote: "Gure alegatua Euskal Herrian aurkeztu zuten ostiralean 40 lagunek, eta gure herriaren gehiengoak babestu du. Ez daukagu gehiago esateko". Epaiaren zain gelditu dira, horrenbestez

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide