Amaia Iturriotz nagusi, Erniarraitz sariketako bigarren kanporaketan

Uztarria.eus 2014ko ots. 5a, 11:58

Kanporaketan parte hartu zuten bertsolariak.

Ostiralean Azkoitiko Kultur Etxean izango da sariketako hirugarren eta azken kanporaketa, eta saioaren ostean jakingo da zein sei bertsolari ariko diren kantuan Gaztetxeko oholtzan.

Amaia Iturriotz zumarragarrak irabazi zuen joan den ostiralean, VII. Erniarraitz sariketako bigarren kanporaketa, Errezilgo Borondegin. Haren atzetik sailkatu zen Josu Oiarzabal Xenpelar. Orotara, sei bertsolari izan ziren oholtzan: Nekane Zinkunegi (Errezil), Josu Oiarzabal Xenpelar (Azpeitia), Paula Amilburu (Aramaio), Jon Ander Iriondo (Azpeitia), Ugaitz Beristain (Azkoitia) eta Amaia Iturrioz (Zumarraga).

Amaia Iturriotz finalean izango da kanporaketa irabazi zuelako, eta Saioa Alkaiza ere bai, aurreneko kanporaketa bereganatuta.Gainerako bertsolariek ostiralean jokatuko den hirugarren eta azken kanporaketa bukatu zain egon beharko dute Gaztetxeko finalean izango diren ala ez jakiteko.

Ostiral honetan Azkoitiko Kultur Etxean jokatuko da sariketako azken kanporaketa, 22:00etan hasita. Bertan ariko dira kantuan Oier Etxeberria (Azpeitia), Iñigo Ibañez (Azpeitia), Aitor Salegi (Zestoa), Eneritz Arzallus (Azkoitia), Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein) eta Silvia Etxaniz (Azkoitia). Gai-jartzaile lanetan, berriz, Ane Iriondo izango da. Otsailaren 14an, ostirala, izango da finala Azpeitiko Gaztetxean, 22:00etatik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide