Nerea Ibartzabalek irabazi du Erniarraitz sariketako azken kanporaketa

Uztarria.eus 2014ko ots. 10a, 11:17

Bukatu dira sariketako hiru kanporaketak, eta erabakita dago finalean kantatuko duen seikotea. Ostiralean, hilak 14, Saioa Alkaiza, Amaia Iturriotz, Nerea Ibarzabal, Iosu Oiarzabal Xenpelar, Eneritz Artetxe eta Nekane Zinkunegi ariko dira kantuan, 22:00etan hasita, Gaztetxean.

Bukatu dira VII. Erniarraitz Sariketako kanporaketak, eta horrenbestez erabakita dago zein sei bertsolari izango diren datorren ostiralean, hilak 14, Gaztetxeko finalean. Ostiralean izan zen Azkoitiko Kultur Etxean sariketako hirugarren eta azken kanporaketa, eta Nerea Ibartzabal markinarra nagusitu zen.

Horrenbestez, kanporaketetako irabazleak eta puntuazio altuena lortu duten beste hiru bertsolari ariko dira ostiraleko finalean: Saioa Alkaiza (lehen kanporaketako irabazlea), Amaia Iturriotz (bigarren kanporaketako irabazlea), Nerea Ibarzabal, Iosu Oiarzabal Xenpelar, Eneritz Artetxe eta Nekane Zinkunegi. Gai-jartzaile lanetan Gurutze Oiarzabal arituko da. 22:00etan hasiko da saioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide