Baratza programan izen-emateko epea luzatu egin du Udalak

Uztarria.eus 2014ko mai. 13a, 13:22

Udalak maiatzaren 16ra arte luzatu du baratzak eskuratzeko izen-emate epea.

Otzaka eta Olatz eremuetan baratzak eskuratzeko izen-emateko epea maiatzaren 16ra arte luzatu du Azpeitiko Udalak. Guztira, 90 baratza banatuko ditu Udalak eta horietatik erdiak jubilatuentzako eta beste erdiak langabetuentzako izango dira. Interesatuek izena udaletxean eman ahal izango dute. 

Baratzei buruzko informazio gehiago, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide