Asteazkenean Jon Sarasua izango da Aho Bizarrik Gabe solasaldietan

Jon Sarasua izango da hizlaria.

Jon Sarasua irakasle, pentsalari eta bertsolaria izango da asteazkenean Aho Bizarrik Gabe solasaldien baitan. Josu Azpillaga azpeitiarrak jarriko dizkio puntuak, 19:00etatik aurrera, Sanagustin Kulturgunean. Erlo telebistak zuzenean emango du solasaldia, eta telebistan nahiz Erlo telebistaren webgunean ikusi ahal izango da.

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Sanagustin kulturguneak, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitza-k antolatzen dute Aho bizarrik gabe solasaldi zikloa.

Duela urtebete ekin zioten, eta orain arte zazpi gonbidatu izan dira: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus eta Jesus Egiguren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide