Herri kirolariak plazan neurtuko dira bihar, Elkartasun Eguna ospatzeko

Uztarria.eus 2014ko mai. 16a, 21:59

Elkartasun Eguna ospatuko da bihar, larunbata, egun osoan zehar. 10:30ean hasi, eta goizaldera arte iraungo du festak herrian. Hain zuzen, goizeko krosaren ostean jokatuko dute herri kirolariek erronka, 13:00etan, plazan. Hiru taldek hartuko dute parte lehian, eta bost proba jokatuko dituzte: ingudea, txinga-eramatea, aizkora, lokotxak eta trontza. Uztarria.com haien entrenamenduan izan da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide