Jon Sarasuak ematen du jokoa: Hiztunpolisa azken saiakera liburuari tira egiteko modua dago, euskararen eta euskalgintzaren inguruan dituen gogoetei beste buelta bat ematekoa, bertsolaritzan ere egina du bidea, Garabiden ere lanean ari da, eta egoera ekonomikoaz eta kooperatiben egoeraz ere egina du gogoeta...
Gai horiei buruz edo besteren bati buruz Sarasuari galderaren bat egin nahi badiozu, bidali ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera, eta Josu Azpillagak egingo dio.
Azpeitiko Kultur Mahaiak, Sanagustin kulturguneak, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitza-k antolatzen dute Aho bizarrik gabe solasaldi zikloa.
Duela urtebete ekin zioten, eta orain arte zazpi gonbidatu izan dira: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien,Amets Arzallus eta Jesus Egiguren.