Europa Press berri agentziak azaldu duenez, Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak ez du Segiko kide izatea egotzita epaitu dituzten 40 gazteen absoluzioaren kontrako helegiterik jarriko. Epaitutako gazte horien artean dago Olatz Izagirre Azpeitiko bizilaguna. Gaur gazteen defentsako abokatuek agerraldia egin dute, eta absoluzioa pozik hartu dutela esan dute. Agerraldiaren inguruko informazio gehiago Berria.info-n.