Gaur bukatuko dira Nuarbeko festak

Uztarria.eus 2014ko eka. 16a, 14:08

Gaur, astelehena, bukatuko dira Nuarbeko Trinitate festak, arratsaldean egingo dituzten ume jolasekin eta iluntzean Lajak eta Narbaizak eskainiko duten erromeriarekin. Zapatuan hasi ziren festak Nuarben, eta jai giroa izan da nagusi herenegun eta atzo auzoan. Egitarau oparoa prestatu zuten aurtengo festetarako, eta jende ugarik hartu du parte antolatutako ekimenetan. Hemen asteburuko argazki bilduma.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide