Dignidad y Justicia terrorismoaren biktimen elkarteak ez du helegiterik jarriko Olatz Izagirre azpeitiarraren eta beste 39 gazte independentisten aurka. Hala ere, elkarteak adierazi du ez dagoela ados hartutako erabakiarekin. Helegiterik ez jartzeko eman dituzten arrazoiak honakoak dira: akusazioaren froga guztiak baztertu egin dituztela eta elkartearentzako gastu ekonomiko handia dela prozesua.
Joan den asteazkenean, ekainaren 11n, absolbitu zuen Auzitegi Nazionalak Olatz Izagirre Azpeitiko bizilaguna, gainontzeko 39 gazte independentistekin batera.