Edurne Brouard izango da, uztailaren 15ean, Aho Bizarrik Gabe solasaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia

Uda aurreko azken Aho Bizarrik Gabe saioan Edurne Brouard izango da Sanagustin Kulturgunean, uztailaren 15ean, 19:00etan. Alex Silvak emango dizkio gaiak, baina zuek ere baduzue aukera galderak bideratzeko; bidali galdera hona ahobizarrikgabe@gmail.com, eta Silvak egingo dio.

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Sanagustin kulturguneak, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitza-k antolatzen dute Aho bizarrik gabe solasaldi zikloa.

Duela urtebete ekin zioten, eta orain arte zazpi gonbidatu izan dira: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus, Jesus Egiguren eta Jon Sarasua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide