Zer galdetu nahi diozu Edurne Brouardi?

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia

Alex Silvak jarriko dizkio puntuak Edurne Brouardi, bihar, asteartez, Aho Bizarrik Gabe saioan. Berak prestatutako galderak ez ezik, jendeak bidalitakoak ere egingo dizkio. Zer galdetu nahi diozu zuk Broaurdi? bidali galdera hona: ahobizarrikgabe@gmail.com.

Edurne Brouardek arlo asko ikutzen ditu: euskararen arloan lan asko egindakoa da, AEKn, eta egiten jarraitzen du; Korrikaren koordinatzailea izan da urteetan; GALek hil zion aita, Santi Brouard; Glencree egitasmoan parte hartu zuen; Joseba Goikoetxea zenaren oroitzeko ekitaldian parte hartu zuen iaz —ETAk hil zuen Goikoetxea—... 

Gai horiei buruz edo besteren bati buruz Brouardi galderaren bat egin nahi badiozu, bidali ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera, eta Alex Silvak egingo dio.

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Sanagustin kulturguneak, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitza-k antolatzen dute Aho bizarrik gabe solasaldi zikloa.

Duela urtebete ekin zioten, eta orain arte zortzi gonbidatu izan dira: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien,Amets Arzallus, Jesus Egiguren eta Jon Sarasua.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide