Zazpi urteren ostean, lan berria argitaratuko du Jose Luis Otamendik

Kapital Publikoa poesia liburua ondu du Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarrak, eta azaroaren erdi aldera aurkeztuko dute. Pako Aristik, berriz, Urari ostutako poemak poesia liburuaz gain, saiakera bat ere argitaratuko du: Euskararen isobarak.

Otamendiren zortzigarren poema liburua izango da Kapital publikoa. Susa argitaletxeak argitaratuko du, eta harek emandako informazioaren arabera, hiru ataletan banatuta dago liburua: Bake hotzaJendea oinez eta Gosaria eta legea. Duela zazpi urte kaleratu zuen bere azken lana: Erlojuen Mekanika.

Pako Aristik ere poesia liburu bat argitaradu du Susarekin: Urari ostutako poemak. Baina ez hori bakarrik, euskarari buruzko saiakera bat ere argitaratu du Ereinekin: Euskararen isobarak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide