Bidali Fermin Muguruzarentzat galdera

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia

Bihar izango dugu Fermin Muguruza Aho Bizarrik Gabe solasaldi saioan. 19:00etan hasiko da, Sanagustin Kulturgunean. Olatz Prat kazetari azpeitiarrak egingo dizkio galderak, eta nahi baduzu, zurea ere helaraziko dio. Horretarako, bidali galdera ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera.

Hauek izan dira Aho Bizarrik Gabe solasaldietako orain arteko gonbidatuak:

Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus, Jesus Egiguren, Jon Sarasua etaEdurne Brouard.

Solasaldiaren ezaugarriak

Aho bizarrik gabe da solasaldion leloa, Imanol Lazkano bertsolariaren liburuaren izenburua bera.

- Helburua: kalitateko eta prestigioko saioak antolatzea Azpeitian, euskaraz.
- Gonbidatua: Euskal Herriko pertsona ezagun bat, euskalduna. Kontuan hartu pluraltasuna: arloa, sentsibilitatea...
- Formatoa: kazetari batekin solasaldia gonbidatuak. Kazetariak gaiak aipatu —puntuak jarri—, gonbidatuak gogoetak egin ditzan.
- Kazetaria: Azpeitiko bat. Txandatzen joan.
- Maiztasuna: oro har, bi hilean behin.
- Tokia: Sanagustin kulturgunea.
- Eguna-ordua: asteguna (asteartea-asteazkena), arratsean.
- Iraupena: ordubete pasatxo.
- Ekitaldia: irekia.

Antolatzaileak

- Kultur Mahaia
- Uztarria Komunikazio Taldea.
- Erlo Telebista.
- Urola Kostako Hitza.
- Sanagustin kulturgunea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide