Buzoien eta Interneten bidez ere egin daitezke ekarpenak 'Denon Artean 2015'-erako

Uztarria.eus 2014ko aza. 13a, 16:52

Damaso Azkueko buzoia.

Joan den astean hasi ziren auzoetako eta herriko bilerak, azpeitiarren iritziak eta proposamenak jasotzeko asmoz. Urrestillako eta Lasaoko saioez gain, herriko eragileena ere hurrengo astean egingo da.

Denon Artean 2015 aurrekontu parte-hartzaileetan iritzia emateko edo proposamenak egiteko buzoiak jarri ditu Azpeitiko Udalak herriko eta auzoetako zenbait txokotan. Azpeitiarrek aukera daukate Udalak banatutako galdetegiak edota bestelako ekarpenak buzoi horietan uzteko. Horrez gain, Internet bidez ere parte har daiteke Denon Artean 2015 prozesuan eta 2025eko plan estrategikoaren lanketan.

Joan den astean hasi zen Udalak herriko eta auzoetako pertsonekin biltzen, eta datorren astean amaituko dituzte lanak. Hauek dira egiteko dauden saioak:

  • Azaroaren 17an, astelehenean: Urrestillako auzoko lokalean, 19:00etan.
  • Azaroaren 19an, asteazkenean: Betharram aretoan, 19:00etan. Herriko eragileekin bilera.
  • Azaroaren 20an, osteguna: Lasaoko auzoko lokalean, 19:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide