Azpeitiko Ukabi informatika enpresak Negozio Eredu Onenaren Gipuzkoako App Onenaren saria jaso zuen joan den astean, Beat and Chat aplikazioari esker. App horren bidez, tabernetako abestiak aukeratu daitezke; eta, horrez gain, bertan dauden pertsonekin komunikatzeko ere erabil daiteke.
App hori martxan da Euskal Herriko hainbat tabernetan, eta tartean dira Azpeitiko Zuhatz eta Pikua tabernak.