Ramon Etxezarreta Ramon Saizarbitoiari galdezka izango dugu, hilaren 16an, Aho Bizarrik Gabe

Liburu andana idatzi du Ramon Saizarbitoria idazleak. Martutene (Erein, 2012) izan da argitaratu duen azkena, eta han ez ezik, beste liburu batzuetan ere erreferentziak egiten dizkio Azpeitiari zein Azpeitian gertatutakoei. Laguna du Ramon Etxezarreta urrestildarra. Galderak erantzuteko ere balioko lukeen arren, galderak egiten jarri dugu oraingoan Etxezarreta, eta halaxe egingo du. Datorren astean, hilak 16, Sanagustin Kulturgunean izango ditugu biak, Aho Bizarrik Gabe solasaldian. Etxezarreta puntuak jartzen, eta Saizarbitoria erantzuten. Galderaren bat bidali nahi badiezu, idatzi helbide honetara: ahobizarrikgabe@gmail.com

1969an argitaratu zuen aurreneko lana Ramon Saizarbitoriak, eta ibilbide emankorra izan du orduaz geroztik. Asko dira izena hartu duten liburuak; hala nola: Egunero hasten delako, Ehun metro, Gorde nazazu lurpean, Martutene eta Aberriaren alde (eta kontra). Denetik argitaratu du, nobelak, narrazioak, poesia liburu bat, saiakerak... Ibilbide oparoan kontatzeko asko du Saizarbitoriak, eta Etxezarretak asmatuko du nondik nora bideratu.

Hauek izan dira Aho Bizarrik Gabe solasaldietako orain arteko gonbidatuak:

Martxelo OtamendiJuan Jose IbarretxeBenito LertxundiMaddalen IriarteJose Maria SetienAmets ArzallusJesus EgigurenJon SarasuaEdurne Brouard eta Fermin Muguruza.

Solasaldiaren ezaugarriak

Aho bizarrik gabe da solasaldion leloa, Imanol Lazkano bertsolariaren liburuaren izenburua bera.

- Helburua: kalitateko eta prestigioko saioak antolatzea Azpeitian, euskaraz.
- Gonbidatua: Euskal Herriko pertsona ezagun bat, euskalduna. Kontuan hartu pluraltasuna: arloa, sentsibilitatea...
- Formatoa: kazetari batekin solasaldia gonbidatuak. Kazetariak gaiak aipatu —puntuak jarri—, gonbidatuak gogoetak egin ditzan.
- Kazetaria: Azpeitiko bat. Txandatzen joan.
- Maiztasuna: oro har, bi hilean behin.
- Tokia: Sanagustin kulturgunea.
- Eguna-ordua: asteguna (asteartea-asteazkena), arratsean.
- Iraupena: ordubete pasatxo.
- Ekitaldia: irekia.

Antolatzaileak

- Kultur Mahaia
- Uztarria Komunikazio Taldea.
- Erlo Telebista.
- Urola Kostako Hitza.
- Sanagustin kulturgunea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide