Solea Morente y Los Evangelistas eta Rural Zombies-en kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko abe. 12a, 14:07

Solea Morenteren aitaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten bazkide guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Sarrera bana eskuratu dute Haritz Arakistainek eta Nerea Urangak. Lehenengo Solea Morente y Los Evangelistas izango da oholtzan, eta ondoren Rural Zonbis.

Solea Morente y Los Evangelistas eta Rural Zonbis taldeek kontzertua eskainiko dute bihar, zapatuan, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak bazkideen artean, eta sarrera bana eskuratu dute Haritz Arakistainek eta Nerea Urangak.

Solea Morenteren aitaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Enrique Morente da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Kontzerturako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunean eta lotura honetanKontzerturako sarrerak aurrez erosita 18 euro balio du, eta egunean bertan erosita 22 euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen asteetan eta hilabeteetan, beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen, eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide