Eñaut Elorrietak zapatuan, hilak 17, eskainiko duten kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Kontzertua 22:30etan hasiko da, Soreasu antzokian. Orkatz Libre dinamikak antolatu du kontzertua. Izan ere, joan den uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, jakinarazi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko tabernen auzia bezala ezagutzen denaren epaia, eta beste 103 herriko tabernarekin batera, Orkatz Kultur Elkartearen egoitza konfiskatzeko agindu zuen.
Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola izena du Elorrietaren 2013an kaleratu zuen diskoak?
Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Urtarrilaren 15eko, osteguna, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.
Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.
Salgai daude kontzerturako sarrerak Interneten, Orkatz Kultur Elkartean eta Sanagustin kulturgunean. Sarrera aurrez hamar euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan, berriz, hamabi euro.
Lehiaketa gehiago datozen asteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.