Noiz hasi ziren lehenengo herrixkak sortzen?
Euskal Herrian, Burdin Aroan hasi ziren lehenengo herri kontzentrazio handiak sortzen. Badakigu Neolitotik aire zabaleko herrixkak zeudela, Gipuzkoan arrastorik aurkitu ez dugun arren. Burdin Aroan, egun ezagutzen ditugun altueran eraikitako herri harresituak sortu ziren, kontrola eta babesa oso garrantzitsua zutelako.
Nolakoak ziren herrixka horiek?
Urolan dagoen adibiderik garbiena Munoaundi herri harresitua da. Guztiek ezaugarri antzekoak zituzten: mendi garaiak aukeratzen zituzten bizitzeko, kontrol estrategikoa nahi zutelako. Babes natural hori, harrizko harresiekin indartzen zuten gero.
Elkarrizketa osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.