Gaizka Garitano Eibar futbol taldeko entrenatzailea eta futbol jokalari ohia Sanagustin julturgunean izango da, martxoaren 10ean (asteartea), 19:00etan, Aho Bizarrik Gabe solasaldian. Futbol talde txikia da Eibar, baina Garitanoren eskutik iritsi da handienekin batera Espainiako Lehen Mailan jokatzera. Ibilbide hori eta beste izango dira hizketagai Ander Ugarte kazetari azpeitiarrak gidatuko duen saioan. Zure galdera bidali nahi badiozu, idatzi ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera.
Hauek izan dira Aho Bizarrik Gabe solasaldietako orain arteko gonbidatuak:
Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus, Jesus Egiguren, Jon Sarasua, Edurne Brouard, Fermin Muguruza eta Ramon Saizarbitoria.
Solasaldiaren ezaugarriak
2013ko otsailean ekin genion solasaldi zikloari.
- Helburua: kalitateko eta prestigioko saioak antolatzea Azpeitian, euskaraz.
- Gonbidatua: Euskal Herriko pertsona ezagun bat, euskalduna. Kontuan hartu pluraltasuna: arloa, sentsibilitatea...
- Formatoa: kazetari batekin solasaldia gonbidatuak. Kazetariak gaiak aipatu —puntuak jarri—, gonbidatuak gogoetak egin ditzan.
- Kazetaria: Azpeitiko bat. Txandatzen joan.
- Maiztasuna: oro har, bi hilean behin.
- Tokia: Sanagustin kulturgunea.
- Eguna-ordua: asteguna (asteartea-asteazkena), arratsean.
- Iraupena: ordubete pasatxo.
- Ekitaldia: irekia.
Antolatzaileak
- Kultur Mahaia
- Uztarria Komunikazio Taldea.
- Erlo Telebista.
- Urola Kostako Hitza.
- Sanagustin kulturgunea.