Erabakien epizentroa

Erabiltzailearen aurpegia Enekoitz Esnaola 2015ko mar. 30a, 12:57

Atzo Korrikaren bukaeran mezu bikaina irakurri zuen Lorea Agirrek, Bilbon. Klabe asko eman zituen. Jardute modu berrien giltzak. Hemen haren esan batzuk: "Auzia ez da izan ala ez izan. Nolako edo halako izan. Kontua ez da hori. Kontua ekitea da. (...) Eta egiteko hautatu egin behar da. Lekua hartu, plazan sartu. Bazterretik erdira etorri. (... ) Sortu. Eman eta hartu. Parte hartu. Partekatu. (...) Nor gara? Bagara nor. Ez gara menpeko perpausa. Menpeko izateari utzi, eta ahalduntzea da kontua".

Antzeko ideiez mintzatu zen Lorea Agirre bera orain urte batzuk Berria-n Azpeitiko kultur mugimenduaz, Aldamioak artikuluan.

"(...) Ruper Ordorikak Sanagustin kulturgune berrian jo zuen. Kontzertuak emateko lehengoratu den eliza bat da, aurretik haur eskola, udaletxe eta harategi izana. Ederra, santuak aldaretik ez kenduagatik. Herriko plazan bertan. Eta ederrago dena: orain dozena bat urte sortu zen herriko kultur talde guztien elkarketak erdietsi duen emaitza da. Herriko talde guztiak, udaleko ordezkariak eta hainbat banako, berdinetik berdinera, biltzen dituen kultur mahaia da bide horren azken urratsa. Kolore politikoak kolore, eta aldaketa politikoak aldaketa, herriarentzat eta herriaren eskutik kultur politika beregaina egin ahal izateko bidea zabaldu dute. Kultur politika ulertzeko eta praktikan jartzeko eredu berri bat da".

Hau da, —behintzat— eremurik sozialenetan erabakien epizentroa herrian jartzea beste biderik ez dago. 

Kulturako hirugarren pauso estrategikoa Azpeitian

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide