Hizlaria Alberto Ruiz de Alegría psikologoa izango da, eta gaztelaniaz arituko da. Ruiz de Alegríak eskarmentu handia du gai hauen inguruan, eta Norbera Fundazioko zuzendari teknikoa da; arriskuan dauden nerabeak eta beren familiak tratatzen dituen fundazioa da Norbera. Hitzaldia, Iraurgi Ikastetxeko guraso-elkarteak antolatu du, eta herritar guztiak gonbidatuta daude bertaratzera. Drogen kontsumoaren gaiak gurasoengan kezka handiak sortzen dituela ikusita, seme-alabak nerabezaroan edo nerabezarotik gertu dituen edonorentzat interesgarria izango dela uste dute Iraurgi Ikastetxean. Horregatik, bertan parte hartzera gonbidatzen dituzte interesa duten herritar guztiak.