Hasi dira sanjuanetarako motorrak berotzen Urrestillan

Uztarria.eus 2015ko eka. 22a, 12:46

Festa giroak hartu du Urrestilla dagoeneko. Aurreko astean egindako San Juan krosaren ostean, festetako egitarauarekin jarraitu zuten zapatuan, Gazte Egunarekin. Arratsaldean hasi zen festa giroa eta gazte afaria egin zuten 60 bat lagunek. Musika ere ez zen falta izan. Izan ere, Verrater, Itziarren Semeak eta La  Jodedera taldeen kontzertuek girotu zuten gaua. Atzo, igandea, berriz, Jubilatuen eguna ospatu zuten. Eguerdian meza izan zuten eta ondoren bazkaria. Giro ederraz gozatu zuten bazkaltzera bertaratu ziren jubilatuek eta bazkalostea kantaldiarekin alaitu zuten. Aurtengo jubilatuen bazkariko omendua Benita Aizpuru izan zen. 

Festak hasi besterik ez dira egin Urrestillan. Bihar hasi eta ostiralera arte ekitaldiak antolatu dituzte. Bihar, ekainak 23, San Juan bezpera ospatuko dute eta asteazkenean, ekainak 24, San Juan eguna. Hemen egitaraua: 

Ekainak 23, asteartea, San Juan bezpera:

  • 20:00. Poteo herrikoia.
  • 21:00. Txupinazoa eta herri afaria.
  • 00:00. San Joan arbola sartzea eta sua piztea.
  • 00:30. Laket.

Ekainak 24, asteazkena, San Juan eguna:

  • 12:00. Meza nagusia.
  • 12:45. Azpeitiko Udal Musika Banda.
  • 13:00. Buruhandiak.
  • 16:30. Haurrentzako puzgarriak.
  • 17:30. Merienda
  • 18:00. Urrestillako pailazoak.
  • 20:30. Amamantzako Guapuek

Ekainak 25, osteguna, San Juan txiki eguna:

  • 12:30. Sagardo dastaketa.
  • 14:00-14:45. Muserako izen-ematea.
  • 15:00. Mus txapelketa
  • 17:00. Azpeitiko pailazoak.
  • 19:30. Triki-poteoa.

Ekainak 26, ostirala:

  • 17:30. Patata tortilla lehiaketaren hasiera.
  • 19:30. Bentazaharreko Mutiko Alaiekin kantujira.
  • 22:15. Pilota partidak Txikuri frontoian.
  • Ondoren, San Joan zuhaitzaren entierroa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide