Hemen dira horrenbeste itxaron ditugun festak! Eta bihar osteguna, uztailak 30, 12:00etan txupinazoarekin emango diegu hasiera. Behin txupinazoa botata, 12:05ean urtero bezala Marea Arroxak hartuko ditu herriko kaleak, trikitilari eta pandero joleek lagunduta, besteak beste. Beraz, panderoa edo trikitia jotzen badakizu eta Marea Arroxan parte hartu nahi baduzu, animatu! Edonor izan daiteke eta marea honen olatu!
Honakoak izango dira joko ditugun piezak:
- Uxo zuria
- Beti eskamak kentzen
- Lesaka bidean (Xanjuandeiko kantua)
- Egun da santimamiña
- Pupurria