San Inazio festei buruzko informazio guztia: egitaraua, albisteak, argazkiak...
Azken txanpan dira saninazioak

Uztarria.eus 2015 abu 02 Azpeitia

Saninazioak iritsi dira azken egunera, baina horrek ez du esan nahi festak bukatu direnik. Izan ere, ekitaldi ugari izango da goizaldera bitartean. Gaur goizean gaupaseroek urteroko ohiko argazkia atera dute plazan, eta ondoren etorri dira San Inazio hirugarrenerako prestatutako ekitaldiak. Gaupasa egindakoak kalean zebiltzan bitartean, bertso-palaz gozatu ahal izan dute hainbat herritarrek. Miren eta Txapi Haritz eta Alaitzen kontra aritu dira, eta 19-22 gailendu da lehenengo bikotea. Palaz ari ziren bitartean, Xebastian Lizasok eta Iñigo Ibañezek alaitu dute giroa, bertso kantari. Ondoren, Zezen Beltz elkarteak antolatuta, entzierroa egin dute Elizkalean eta Done Jakue kalean. 

Arratsaldean, berriz, umeentzako puzgarriak jarri dituzte plazan, eta beroari aurre eginez hainbat gaztetxo ibili da bertan. 18:00etan hasita, zezen txikien jolasak egin dituzte Done Jakue kalean, eta saninazioetako hirugarren zezenketa, berriz, 18:30ean hasi da. Ondoren, 19:00etan egin dute erabakitzeko eskubidearen inguruko ekitaldia, plazan.

Oraindik ez dira bukatu festak, eta horren erakusle dira datozen orduetarako prestatuta dauden hitzorduak. Hala nola, Gau Erdi txaranga ibiliko da kalez kale, eta 23:00etan hasiko da Esne Beltza taldearen kontzertua, plazan. Ordu horretan bertan Oihan Vegaren DJ Festa izango da Olazko Andre Mariaren plazan, eta 00:30ean Las Tea Party-ren emanaldia izango da txosnagunean. 02:30ean suriziarekin amaituko dira 2015eko San Inazio festak.

Hemen, datozen orduetarako egitaraua:

19:00etan hasi eta 20:00ak arte Gau Erdi txarangaren kalejira alaia, zezen plazatik irtenda eta kaleetan zehar.

20:00etan musika hamabostaldiaren barruan, Organo erakustaldia. Organujolea: Juan de la Rubia Loiolako Basilikan.

23:00etan Esne Beltza taldearen emanaldia, plazan.

DJ Festa Oihan Vega Olazko Andre Mariaren plazan.  

00:30ean Las Tea Party-ren kontzertua, txosnagunean.

02:30ean suziri eta danbatekoen bidez 2015eko jaien amaiera.

Desenkajonamendua irudietan

Uztarria.eus 2015 uzt 29 Azpeitia

Zezenketetako kartela "txukun-txukuna" gelditu da

Urola Kostako Hitza 2015 uzt 29 Azpeitia

Uztailaren 31n (ostirala), San Inazio egunez da aurtengo Azpeitiko lehen zezenketa. Abuztuaren 2ra (igandea) bitartean hiru zezenketa izango dira zezen-plazan, 18:30ean hasita.
Pasodobleen kontzertuko irudiak

Uztarria.eus 2015 uzt 29 Azpeitia

Pasodobleen plaza

Uztarria.eus 2015 uzt 29 Azpeitia

None
Desenkajonamendua eta Udal Musika Bandaren pasodobleen kontzertua izango dira gaur

Uztarria.eus 2015 uzt 28 Azpeitia

18:30ean izango da desenkajonamendua zezen plazan. Udal Musika Bandaren pasodoble kontzertua, aldiz, Plaza Txikian izango da, 21:15ean hasita. 
Gauez autobus zerbitzu bereziak izango dira saninazioetan

Uztarria.eus 2015 uzt 28 Azpeitia

Uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean autobus zerbitzu bereziak egongo dira. Azpeitia eta Azkoitia arteko zerbitzua nahiz Azpeitia-Zestoa-Zumaia-Getaria-Zarautz linea indartuko dituzte. 
Hasi dira txosnak muntatzen

Uztarria.eus 2015 uzt 28 Azpeitia

Herri bazkarirako txartelak salgai egongo dira gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2015 uzt 27 Azpeitia

Gaur eta bihar, 18:00etatik 20:00etara eskuratu ahal izango dira, plazako arkupeetan jarritako mahaian. Guztira, 12 euro ordaindu beharko dira, bazkarirako txartela eta Marea Arroxaren kamixeta.
Festak direla eta, aldaketak izango dira autobus zerbitzuetan

Uztarria.eus 2015 uzt 24 Azpeitia

Uztailaren 24an, 25ean, 26an, 27an, 28an, 29an, 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean, 2an, 3an eta 4an izango dira aldaketak. Ez diete ordutegiei eragingo, bai ordea autobus geltokiei eta autobusen ibilbid…