Uztaila agurtuz eta abuztuari ongietorria emanez, hemen dira aurten ere San Inazio festak. Bihar, uztailak 30, 12:00etan udaletxeko balkoitik botako duten txupinazoarekin hasi eta igandetik astelehenerako gauean bukatu bitartean, festarako aukerarik ez da faltako Azpeitian.
Aurten Azpeitian ikastola sortu zeneko 50. urteurrena ekarri nahi izan du gogora Udalak eta ikastolaren lehen urratsetan protagonista izan zirenak gonbidatu dituzte txupinazoa botatzera. Lehen suziri horren atzetik musika izango da herriko kaleetan nagusi, batzuen eta besteen kalejirarekin. Musika aukeran, baina kolore bat nagusi, Marea Arroxarena. 15:00etan plazan -euria bada Berdura plazan- egingo den herri bazkariarekin osatuko da San Inazio bezperako egitarauaren lehen zatia. Arratsaldean, berriz, Marea Arroxa txosnagunera mugituko da, txosnen irekierarekin eta horren aurretik jolasekin. Done Jakuen, berriz, Zezen Beltzek antolatutako zezen jolasen aurreneko saioa izango da. Eta gauean, berriro musika nagusi, plazan, txosnetan zein Olazko Andre Mariaren plazan, aurtengo saninazioetako musika eskaintza zabalaren aurreneko aleekin.
2015eko saninazioak: egitaraua
Uztailak 30, San Inazio bezpera
-
11:00etan hamaiketakoa, plazan.
-
11:30ean Saltsa Arroxa, plazan.
-
12:00etan txupinazoa.
Herriko jaiei hasiera emanez, udaletxetik lehenengo suziria botako da. Ondoren, Azpeitiko Musika Bandak, Izarraitz Txistulari Taldeak, Biasteriko dultzaineroek eta erraldoi-buruhandiek kalejira alaiari emango diote hasiera.
Aurten 50 urte betetzen dira Ikastola Urola bailaran sortu zela. San Inazio jaietako txupinazora gonbidatu dira Azpeitian ikastola sortu, bultzatu eta lehen urratsak eman zituzten herritarrak.
-
12:05ean Marea Arroxa, Skandalue Elektrotxarangarekin, kaleetan zehar.
-
15:00etan herri bazkaria, plazan. Jarraian, jolasak txosna gunean eta txosnen irekiera.
-
18:00etan zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean. Zezen Beltz taldeak antolatuta.
-
19:00etan meza eta bederatziurrena, Loiolako Basilikan. Azpeitiko herriak parte hartuz, parrokiko eta Julian Barrenetxea abesbatzek On Julian Barrenetxearen Arratseko Otoitzak eta Salve abestuko dituzte, organista Itziar Urbieta izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.
-
19:30etik 21:30era Rock kalean animazio eta ikuskizuna, kaleetan zehar.
-
22:00etan Lockheed taldearen kontzertua txosnagunean.
-
23:00etan lehenengo su festa Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza) etxe ezagunaren eskutik.
-
23:30ean Skakeitan taldearen kontzertua, plazan.
Unsain taldearen erromeria, dantzaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
-
00:30ean Tajon Prieto y los Kuajolotesen kontzertua txosnagunean.
-
02:00etan Erokomeri taldearekin erromeria txosnagunean.
Uztailak 31, San Inazio eguna
-
09:00etan goiz eresia, Udal Musika Bandaren, Biasteriko dultzaineroen eta Izarraitz Txistulari Taldearen eskutik.
-
10:10ean udal ordezkarien korporazioa, parrokiara.
-
10:30ean prozesioa, Azpeitiko kaleetan.
-
11:00etan Soreasuko Sebastian Donearen Eliza Nagusian, meza santua, herriko apaizekin eta Juan Cruz Irizar, Donostiako Bikario Nagusiarekin. Parrokiko eta Julian Barrenetxea abesbatzek Jose Mª Altunaren Olazko Amari meza eskainiko dute, organista Mikel Arenas izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.
-
12:00etan Urolatarrak txaranga, kaleetan zehar.
-
Kimura Judo Klubaren erakustaldia, plazan.
-
12:30ean arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen plazan.
Entzierroa, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz Taldekoak antolatuta.
-
13:00etan Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
-
14:30ean Txomingero bazkaria, Erdikalean.
-
17:00etan Txiki-Chef sukaldari tailerrak gaztetxoentzat, plazan.
-
17:30ean zezenketen kontrako elkarretaratzea zezen-plaza aurrean.
-
18:00etan Txomingero jolasak Eguenero Elektrotxarangak lagunduta
-
Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue Kalean, Zezen Beltz Taldeak antolatuta.
-
18:30ean zezenketa.
-
19:00etan Oria txaranga kaleetan zehar eta zezenketak bukatu ondoren kalejira bikaina.
-
22:00etan Kaluse taldearen kontzertua txosnagunean.
Ondoren, Ernai-ren ekitaldia.
-
23:00etan eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan.
Bigarren su festaA, Pirotecnia Astondoa (Bizkaia) etxe ezagunaren eskutik.
-
23:30ean Anje Duhalderen emanaldia, plazan.
-
Elustondo anai-arrebekin erromeria, Olazko Andre Mariaren plazan.
-
00:30ean Las Tuerkas taldearen kontzertua txosnagunean.
-
01:30ean Osso taldearen kontzertua txosnagunean.
Abuztuak 1, San Inazio bigarrena
-
09:00etan goiz eresia, Izarraitz Txistulari Taldea, Azpeitiko Musika Banda eta Biasteriko Dultzaineroak.
-
10:00etan preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea, Loiolan.
-
10:15ean herriko agintariek ongietorria udaletxean Eusko Jaurlaritzako kideei eta Foru Aldundikoei.
-
11:00etan meza nagusia, Loiolako Basilikan, herriko apaizekin eta Donostiako gotzain on Jose Ignacio Munillarekin. Bertan, parrokiko eta Julian Barrenetxea abesbatzek Jose Luis Frantzesenaren Jasokunde Meza abestuko dute, organista Jose Luis Frantzesena izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.
-
VIII. Bakailao Txapelketa, plazan.
-
12:30ean arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen plazan.
-
12:30ean entzierroa, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz Taldeak Antolatuta.
-
14:30ean herri bazkaria, Berdura Plazan.
-
17:00etan ETBren Kantugiro karaokea, plazan.
Mus Txapelketa, Sanagustin kulturgunean (16:30ean izen-ematea hasiko da kulturgunean bertan).
-
18:00etan zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz taldeak antolatuta.
-
18:30ean zezenketa.
Emakumeok kalera! ekitaldia plazan. -
18:45ean Los Pasai txarangaren emanaldia, zezen plazatik irtenda kaleetan zehar.
-
22:00etan Katekesis taldearen kontzertua, txosnagunean.
-
23:00etan eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan.
-
23:30ean Zea Mays taldearen kontzertua, plazan.
DJ Referee, Olazko Andre Mariaren plazan.
-
00:30ean Egurra ta Kitto taldearen kontzertua, txosnagunean
-
02:00etan Dj Map-H, txosnagunean.
Abuztuak 2, San Inazio hirugarrena
-
06:00etan Incansables txaranga, kaleak alaituz.
-
07:00etan zezena, Done Jakue kalean.
-
08:00etan gaupaseroen argazkia, plazan.
-
11:30ean bertso-pala, Frontoi Txikian. Herriko neska-mutilen pala partidak Xebastian Lizaso eta Iñigo Ibañez bertsolariekin.
-
12:30ean arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen plazan.
-
12:30ean entzierroa, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz taldeak antolatuta.
-
16:00etan haur parkea, plazan.
-
18:00etan zezen txikien jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz taldeak antolatuta.
-
18:30ean zezenketa, feriako hirugarrena.
-
19:00etan hasi eta 20:00ak arte Gau Erdi txarangaren kalejira alaia, zezen-plazatik irtenda eta kaleetan zehar.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldia, plazan. -
20:00etan, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, organo erakustaldia. Organujolea: Juan de la Rubia. Loiolako basilikan.
-
23:00etan Esne Beltza taldearen kontzertua, plazan.
DJ Festa Oihan Vega Olazko Andre Mariaren plazan.
-
00:30ean Las Tea Party, txosnagunean.
-
02:30ean suziri eta danbatekoen bidez 2015eko jaien amaiera.