Ilunpe Pilota Elkarteak jaso du Azpeitiko Kirolaria 2015 saria

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 19a

Azpeitiko Udalak gaur, zapatua, banatu du 2015eko Azpeitiko Kirolaria saria. Udaleko Kirol Batzordeak hala erabakita, eta urtean zehar egindako lorpenak tarteko, Ilunpe pilota elkarteko kideek jaso dute saria. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazi ostean, Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finalera iritsi eta txapela jantzi zuten Ilunpeko kideek, Santio Egunez, eta Herriarteko Txapelketan jokatu zuten sei pilotariek jaso dute saria.

Horrez gain, herriko kirol taldeek hala erabakita, urtean zehar egindako lanagatik edota ibilbideagatik talde bakoitzak erabakitako hamahiru kirolarik jaso zuten saria. Horiez gain, 2015eko Kirol Boluntario saria jaso du Jabier Urbieta Takolok. 

Hemen elkarteek aukeratutako kirolari onenak:

  • Azpeitiko Karate Elkartea: Borja Leandro.
  • Ikasberri Kirol Elkartea: Eneko Martija eta Oier Korta palistak.
  • Iraurgi Saskibaloi Taldea: Garazi Arregi.
  • Kimura Judo Kluba: Jon Pajuelo.
  • Izarraitz Igeri Elkartea: Jon Aizpuru.
  • Lagun Onak Futbol Taldea: Aitor Zulaika.
  • Xeye Atletismo Kirol Elkartea: Yania Tena.
  • Garmendipe Bolo Taldea: Yarisa Caballero.
  • Lagun-Artea Eskuderia: Iñigo Larrañaga.
  • Xaputarrak Xake Kirol Kluba: Patxi Isasmendi.
  • Lagun Onak Mendi Bazkuna: Bereziartua-Palenzuela familia.
  • Sokaitz Eskalada Kirol Kluba: Jagoba Larrañaga.
  • Lagun Onak Txirrindulari Elkartea: Aitzol Odriozola.

Jon Aizpuru igerilariak ezin izan du zegokion saria jasotzera bertaratu, lehiaketa batean parte hartzen ari zelako, eta haren anaiak, Iker Aizpuruk, jaso du saria. Patxi Isasmendi xake jokalariak ere ezin izan du sari-banaketa ekitaldian egon, eta bere alaba Maria Isasmendik jaso du saria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide