Jon Guridi: "Denboraldi polita ari gara egiten eta pertsonalki gustura nago"

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 17a

Jon Guridi. (UEFA)

Jon Guridik (Azpeitia, 1995) bigarren denboraldia du Reala B-rekin. "Gustura" dago gaztea, minutu dezente jokatzeko aukera izaten ari delako. Kontratua berritu du, datozen bi denboraldietarako.

Reala B-rekin kontratua berritu duzu 2018ra arte. Gustura al zaude?

Ekainean amaitzen zitzaidan kontratua, eta oso gustura nago berrituta. Beste bi urtez jarraituko dut taldean, eta hobetzen segitzea espero dut. Ea urte gehiagoz ere taldearekin aritzeko aukera izaten dudan.

Dezente ari zara jokatzen denboraldi honetan.

Bai, hala da. Denboraldi polita ari gara egiten, eta pertsonalki gustura nago; ondo nabil.

Espero al zenuen hainbeste minutu izatea?

Aurreko denboraldia ikusita, ez nuen espero. Iaz gutxi jokatu nuen, eta lesionatuta ere egon nintzen behin baino gehiagotan. Aurten lesio gutxiago izan ditut, eta, egia esan, hori ere ez nuen espero.

Bi gol sartu dituzu, gainera.

Iazko sasoian gutxi jokatu nuen, eta ez nuen golik sartu. Aurten jokatzen ari naiz, eta golak ondo etorri zaizkit indartzeko.

Elkarrizketa osoa irakurgai Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide