Urberritzen proiektua abian da

Uztarria.eus 2016ko otsailaren 19a

Iraurgi Berritzenek, Azpeitiko eta Azkoitiko udalek eta Elhuyar Aholkularitzak atzo, osteguna, aurkeztu zuten jendaurrean Urberritzen, Urola Erdian berrikuntza sozialean eragiteko proiektua. Proiektuaren helburuak, jarraituko dituzten pausoak eta berrikuntza sozialaren kontzeptuaren gainekoak azaldu zituzten Iraurgi Berritzeneko eta Elhuyar Aholkularitzako teknikariek. Tartean, Elhuyarrekoek berrikuntza soziala lantzeko garatu duten ebaluazio sistema aplikatzeko aukeratu dituzten eskualdeko sei proiektuen berri eman zuten: Elkarrekin Eraikitzen (hezkuntza), Munibe Group (enpresa), Ezagutza Sarea (erakunde publiko eta pribatuak), Hemenbuy (merkataritza), Mugat (hirugarren adina) eta Elkar-ekin (ekonomia soziala).

Urberritzenen aurkezpenean, berrikuntza sozialaren esparruan sartzen diren beste hiru egitasmoren arduradunek euren esperientziak azaldu zituzten: Azpeitiko Kultur Mahaiak, Karabelekok eta Gureak-Eroskik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide