Orain gutxi Azpeitiko kultur eragileek errekonozimendua egin zioten eta, gutxienez, bere lan erraldoiak errekonozimendua jaso zuen. Behingoz, Kaito kamera atzetik aurrera igaro zen, eta merezi zituen txaloak jaso zituen.
Gaurkoan, eskerrak ematea tokatzen zaigu Kaitori. Azpeitiarron bizitza, barrea, negarra, dantzak, kantuak, festak, kontzertuak, partiduak... gure izaera eta gure bizitzaren irudiak jaso ditu. Herri oso baten argazkia. Eta bere lanari esker gure ondorengo belaunaldiei transmititzeko aukera izango da.
Lan handia dago oraindik egiteko, artxibo guzti hori landu eta herritarren esku jartzeko, baina, dudarik gabe, egingo da. Eta denok gogoratuko dugu Nicolas Oteiza Kaito-ren lana eta meritua.
Baina, hori utz dezagun gaurkoz, Kaito, gaur kameren aurrean egotea tokatzen zaizu. Eskerrik asko guztiagatik.