2016/05/24 21:00

Zinema

MendiTour jaialdia

Soreasu antzokia, Azpeitia

Abentura, mendia, natura, eskalada, euskara eta kultura. Hori guztia uztartuta osatu dugu aurtengoa. Lagun Onak MB Azpeitia, Sokaitz Eskalada taldea, Sanagustin kulturgunea, Udala eta Paradisu Zinema Zineklubak bat eginda. Uste dugu filma interesgarriak eta kalitatezkoak aukeratu ditugula zuentzat, zine ona eta mendiak eta haitzak gustoko dituzuenontzat. Aurtengo maiatzaren 24 eta 26an, MENDI TOUR jaialdia zuentzat. Hauek lehen egunean ikusiko ditugun filmak:

- Eskaladako film onenaren saria irabazi duen A LINE ACROSS THE SKY (2015, AEB, 40 min)
Zuzendaritza: Josh Lowell
Produkzioa: Sender Film
Reelrocktour
V.o:eng, Subt: eus.
Fitz Roy-ren zeharbidea bilatuenetarikoa da gaur egungo alpinismoan: zazpi gailur eta 4.000 metroko eskalada bertikala dituen bidaia korapilatsua. Nork imajinatu zezakeen hain dibertigarria izan zitekeela? Elkartu zaitez Tommy Caldwell eta Alex Honnold-ekin Urrezko Pioleta irabaztera eraman zituen bidaia interesgarri - eta batzuetan barregarri- honetan.

- Euskarazko film onenaren saria irabazi duen URZULO (2015, Espainia, 35 min)
Zuzendaritza: Xanti Ugarte
Produkzioa: Aloña Mendi Espeleologia Taldea
V.o:eus.
Aloña Mendi Espeleologia Taldeak, ura traba zela, bukatutzat emandako kobazuloak berriz esploratuko ditu. Horien artean, Urzulok eman zuen ustekaberik handiena. Sifoi txiki bat zeharkatu ondoren, kobak aurrera egiten du eta esplorazioaren erronkari aurre egin behar diote espeleologoek. Lorpen eta porroten istorioa.

- ECLIPSE (2015, Kanada, 31 min)
Zuzendaritza: Anthony Bonello
Produkzioa: SwitchbackEntertainmentInc
Switchbackentertainment
V.o:eng, Subt: eus.
Negu gorriko bidaia Svalbard-era, Zirkulu Polar Artikoaren gainetik dagoen uhartedira, eskiatzaile baten argazkia ateratzeko eguzki eklipse baten aurrean. Salomonen eskiatzaile taldeak −besteak beste, Cody Townsend, Chris Rubens eta Brody Leven− Reuben Krabbe argazkilariarekin bidaiatzen du. Abenturak bazter izoztuetara eramango ditu, klimatologiari, aldaketa klimatikoari eta euren anbizioei aurre ematen dioten bitartean, bizitzan behin egin daitekeen argazkia lortzeko.

Sarrerak: Orokorra 5€ / bi egunetarako bonoa 8€. Salgai baita ere kulturgunean eta Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide